2004 ZIKUNAGA LOKAL Molotoff Irratia festak

INFO

Molotoff irratiko lagunek tarteka antolatzen genituen festa klandestinoekin jarraituz, 2004. urtean Zikuñagako lokal batean bi festa antolatu genituen.

Argazkiak Juan Kaltta/Kosmik-ek atera zituen. Eskerrik asko Juan.

Daddy Jeff, Molotoff Irratiko magiak bereganatuta :-)

Garai hartan Hernanin ez zegoen horrelako (edo bestelako) festak egiteko lekurik. Paradorreko gaztetxea eta Ladrilazo eraitsita, Zikunagan gazte koadrila batek alokatuta zuen garaje haundian festa egiteko aukera sortu zitzaigun (Eskerrik asko Iban Dxpe eta koadrila). 
 

Bietan gaua kontzertu batekin hasten genuen eta ondoren irratiko disko jartzaileak aritzen ginen, estilo librean aritzen ziren musikariekin batera. Ederrak festak :-)

Orreaga 778 / Afonia mix ? Barkatu baina galdu egiten gera taldeen fusio hauekin :-) Indartsua kontzertua, beti ere :-)

 

Kontzertu aurretik eta ondoren disko jartzaileen saioak zeuden, irratiko disko jartzaile trebeen eskutik.

Mik Dirty Vinyl, biniloak zikintzen :-)

Esther Dj, Mik eta Aritz.

Jah B, irratiko festa askotako partaide :-)

Gorka Jah Lion melodikarekin eta Jah B eta Raul Black Jiko perkusioetan...Luxuzko tartea :-)

 

Kontzertuak amaituta berria, abeslari eta musikariekin saioak estilo librean...

 

Odei eta Gorka perkusioetan. Artixtak :-)

Raul Black jiko, mikroan.

 

Andoaingo lagunaren (barkatu orain izena ez gogoratzea) olerki musikatuak...

Gaua berotzen zijoan neurrian geroz eta lagun gehiago elkartzen ziran :-)

Mikel Mc mikrofonoan eta argentinako laguna (barkatu orain izena ez gogoratzea) gitarran.

 

Daddy Jeff, boterea hartu eta gauzak bere horretan jartzen :-)

 

---------------------------------------

PARTYTOFF

Bigarrenari PArtytoff deitu genion.

Gau ederra izan zen. Afoniako lagunen punk indartsua eta irratiko disko jartzaile eta artixten magia :-) 


Iragarpen karttela eta eskuko misteriotsuak ere egin genituen (Mikel Barreiro artixtaren lana)

Eskukoak, jende aukeratu pribilegiatu baten artean banandu ziren soilik :-)

 

 

egitarau ordutegia

Horrela iragarri genuen festa:

MOLOTOFF IRRATIKO FESTA - PARTYTOFF 2004 

EGITARAUA 

19:30 Djtoff sesioa 01: JUAN KOSMIK 
20:00 AFONIA taldearen kontzertua. 

Iñigito eta Ibon Pepino, euren indarra eta estiloa erakutsiaz.

 

21:30 Djtoff sesioa 02: TICKEL 
22:00 Djtoff sesioa 03: MIK DIRTY VYNIL 

22:30 Djtoff sesioa 04: GORKA 


Gorka (1000Voltio), erritmo hautsiak eta apurtzaileak eskaintzen.


23:00 Djtoff sesioa 05: DADDY JEFF 

23:30 MOLOTOFF ZOZKETA (Harkaitz eta Susana) 

00:00 SELEKTAH SOUND SYSTEM 
Odei, Aritz Sound System eta Daddy Jeff + lagunak.
 

02:30 Djtoff sesioa 06: DADDY JEFF 
03:00 Djtoff sesioa 07: GORKA 
03:30 Djtoff sesioa 08: MIK DIRTY VINIL 

04:00 Bukatu edo azken Djtoff sesioa: Aritz Sound System

Egitarauan aldaketak eman daitezke, pazientzia eta bibrazio onak. 

Giro ederra sortu zen festan.

Eskerrik asko festara gerturatu eta festa antolatzen lagundu zuten guztioi.